Gizartea -

Nafarroako Auzitegia

Iruñean izandako taldekako bortxaketa berriro ikertzeko agindu dute

Nafarroako Auzitegiak onartu egin du auzipetuetako batek babesgabetasunagatik egindako salaketa eta ikerketa amaitutzat ematen zuen autoa baliorik gabe utzi du.

Bilkura jendetsua egin zuten Iruñean 18 urteko neskaren bortxaketa salatzeko.
Bilkura jendetsua egin zuten Iruñean 18 urteko neskaren bortxaketa salatzeko.
Bilkura jendetsua egin zuten Iruñean 18 urteko neskaren bortxaketa salatzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den uztailaren 7an 18 urteko neska bat bortxatu izana leporatzen diote Sevillako bost gazteri. Bostak behin-behineko espetxealdian daude. Iruñeko epaitegiak ikerketa amaitutzat eman zuen joan den urriaren 17an argitaratutako auto baten arabera.

Alabaina, orain, Nafarroako Auzitegiak ikerketa berriro abiaraztea agindu du, auzipetuetako batek “babesgabetasunagatik” jarritako salaketak aintzat hartuta.

Europa Press albiste-agentziak zabaldutakoaren arabera, instrukzioa itxitzat eman arren, Iruñeko epaitegiak indarkeria matxista kasu honen inguruan lanean jarraitu du, baina aldeei izapideak egiteko aukera ukatu die, ikerketa amaituta dagoela esanda.

Horrenbestez, bi epaitegiak aldi berean gertakari bera ikertzen aritu direla eta horrek babes legalik ez duela ondorioztatu du Nafarroako Auzitegiak.

“(Iruñeko epaitegiko) instrukzio epaileak lanean jarraitu du, auzi honen eskumena Nafarroako Auzitegiaren esku utzi arren, eta irregulartasun horrek bi aldeak babesik gabe utzi ahal izan dituela kontuan izanda, ebazpen hura baliorik gabe utzi behar dugu”, dio Nafarroako Auzitegiaren idatziak.

Instrukzioaren amaiera baliorik gabe utzi badu ere, Nafarroako Auzitegiak zehaztu du instrukzio epailearen ondorioak indarrean mantentzen direla.

Horrela bada, Nafarroako Auzitegiak Iruñeko instrukzio epaitegiaren esku utzi du berriro ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Tratu txarrak Nafarroa Sanferminak Gizartea bideoak Eguneko albisteak