Gizartea -

Gipuzkoa

Baserri bat kiskali da Azkoitian, akats elektriko baten ondorioz

Goizaldeko 06:30ean piztu da sutea, Urrategi auzoko Koategi baserrian. Ez da inor zauritu.

Baserri bat erre da Azkoitian zirkuitulabur baten ondorioz

1:49

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkoitiko Urrategi auzoko Koategi baserrian piztu da sua goizeko 06:30ean, akats elektriko baten ondorioz. Inor zauritu ez den arren, etxea erabat kiskali dute sugarrek, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak esan duenez.

Baserrian bizi diren pertsonak haien kabuz atera dira, eta inguruan zituzten animaliak babesean jarri ahal izan dituzte. Suhiltzaileak joan dira gertakariaren tokira, eta 11:00k aldera lortu dute sua guztiz itzaltzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Suteak Gizartea albisteak Azkoitia Eguneko albisteak