Gizartea -

Ezbeharra

Pertsona bat hil da Tolosan, ibilgailu batek harrapatuta

Gertaera 18:25ean jazo da, N-1 errepideko 437. kilometroan, Lasarteko noranzkoan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da larunbat arratsaldean Tolosan (Gipuzkoa) ibilgailu batek harrapatu ostean, SOS Deiak eta Segurtasun sailak jakitera eman dutenez. Horrenbestez, bi pertsona hil diru Gipuzkoan bederatzi orduren buruan izandako bi istriputan, goizean Zumaian gertatutakoaren ondoren

Bigarren gertaera arratsaldeko 18:25ean jazo da, N-1 errepideko 437. kilometroan, Tolosa parean. Une horretan 81 urteko gizonezko bat errepidea zeharkatzen ari zen eta auto batek kolpatu du.

Ezbeharraren lekura Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak bertaratu diren arren, ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.

Tolosako ezbeharra gertatu baino bederatzi ordu aurretik beste pertsona bat hil da Zumaian jazo den beste trafiko istripu batean. Kasu horretan, ibilgailu bat errepidetik atera da A-( autobidean, eta horren ondorioz bertan zihoan gizonezkoa hil eginda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea