Gizartea -

Gertaera

Hogei bat pertsona atera dituzte etxetik Bilbon, sute baten ondorioz

Goizeko 11:40ean sutea piztu da Ollerias Altas kaleko etxebizitza bateko sukaldean, eta ikertzen ari dira zergatik gertatu den.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogei bat lagun etxetik atera behar izan dituzte gaur goizean Bilbon, Ollerias Altas kaleko etxebizitza bateko sukaldean piztutako sutea dela eta, SOS Deiaken eta Segurtasun sailaren esanetan.

11:40ean Ollerias Altas kaleko etxebizitza bateko sukaldean piztutako sutearen ondorioz etxetik atera behar izan dute hainbat pertsonak. Zer gertatu den ikertzen ari dira.

Miribillako parkeko suhiltzaileak bertaratu dira sugarrak itzaltzera. Hogei bat pertsona atera behar izan dituzte etxetik, baina ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Suteak Gizartea Eguneko albisteak