Gizartea -

World Cheese Award

Norvegiako gazta batek irabazi du munduko onenaren saria, Donostian

Kraftkar gazta urdina izan da World Cheese Awards sarien irabazlea, Donostian egindako ekitaldian.

Norvegiako gazta urdin batek irabazi du munduko onenaren saria

1:48

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Norvegiako gazta urdin batek (Kraftkar) irabazi du munduko onenaren saria. World Cheese Award golardoaren irabazlea Donostian ezagutarazi duten, International Cheese Festival jaialdiaren baitan.

Orotara 35 herrialdetako 3.060 gazta lehiatu dira. Ekimena bigarrenez egiten ari dira Erresuma Batutik kanpo (lehena 2009an izan zen, Kanaria Handian).

Bestalde, Baztarrika (Gabiria, GipuzkoaI) eta Baskaran (Markina, Bizkaia) gaztak Euskal Herriko onenak izendatu dituzte.

Bihar, eta txapelketaren historia lehen aldiz, "The Champion of the Champions" lehiaketa ospatuko da. Bertan, World Cheese Awards-en azken 28 edizioetako irabazleek hartuko dute parte eta horien artean saridun nagusia aukeratuko dute.

Munduko gazta txapelketarik handienaz gain, tailerrak, hitzaldiak, produktu berrien aurkezpenak eta lehiaketa gastronomikoak egingo dituzte. Halaber, Gazta Marketen esne gordinez egindako artisau gaztak ezagutu eta dastatzeko aukera egongo da.

Antolatzaileek 2.000 bisitari baino gehiago espero dituzte, eta helburua etxeko zein atzerriko profesional eta turistengana iristea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Gastronomia azken ordukoa Donostiako informazioa Gizartea albisteak Albisteak