Gizartea -

elkartasuna

Richard Gere Garirekin bat, hesteetako hutsegitea duten umeen alde

Ospe handiko aktoreak NUPA elkarteak egin ohi duen egutegi solidarioan parte hartu du, Gari Fernandez bost organo transplantatu dizkioten Villasana de Menako gaztearekin batera.

Richar Gerek ez ezik, beste 12 artistak ere lagundu dute ekimenean. Argazkia: NUPA elkartea
Richar Gerek ez ezik, beste 12 artistak ere lagundu dute ekimenean. Argazkia: NUPA elkartea
Richar Gerek ez ezik, beste 12 artistak ere lagundu dute ekimenean. Argazkia: NUPA elkartea

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richard Gere aktoreak bat egin du aurten NUPA hesteetako hutsegitea edo elikadura parenterala duten umeen aldeko elkarteak egin ohi duen egutegi solidarioan Gari Fernandez umearekin batera. Gerek Gariren egoera ezagutu eta zeharo hunkitu zuen Donostiako Zinemaldian.

Aktoreak Time out of Mind filma aurkeztu zuen jaialdian. Lanak etxe gabeko pertsonei buruzkoa da eta, izan ere, egonaldiaren parte bat Donostiako etxegabeen egoera ezagutzen eman zuen.

Gipuzkoako hiriburuan zegoela, argazkilari batek NUPA elkartearen inguruan hitz egin eta Gari Fernandezen ibilbidea azaldu zion. 10 urteko umearen istorioak 'Pretty Woman'en protagonista hunkitu zuen erabat, eta elkartearen egutegian parte hartzea erabaki zuen.

2011an bost organo transplantatu zizkiotenetik, Garik "ia bizitza normala" du orain, baina aldizkako azterketa medikuak egin behar dizkiote eta neurri bereziak hartu behar ditu inolako birusik har dezan, bere gorpuak defentsa gutxi baititu.

Garik jasandakoa ezagutu zuen Gerek, eta egoera berdinean dauden beste umeekiko interesa agertu zuen. Gainera, "txiki horiek bizitza maite dutela" eta emandako "eredua positibotzat" jo zuen aktoreak, azaldu du Nerea Lopez de Vallejo Gariren amak.

13 pertsona ezagun dira guztira elkartearekin bat egin dutenak: Raphael, Dani Rovira, Javier Sarda, Dani Martinez, Pepe Viyuela, Ara Malikian eta Fernando Romay, besteak beste.

Gaixoen senideek azaldu diete nola bizi dira elikadura parentalaren menpe egotera behartuta, bizi irauteko.elkartasuna

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aktoreak argazkiak Gaixotasunak argazkiak Gaurko azken ordukoa