Gizartea -

Gabon aurreko erosketak

'Black Friday'ren ostean, 'Cyber Monday'

Amazon, El Corte Ingles, Mango eta H&M saltokiek deskontuak egingo dituzte euren webguneetan.

Kontsumitzaile askok erosketak egin zituzten "Black Friday" egunean. EFE
Kontsumitzaile askok erosketak egin zituzten "Black Friday" egunean. EFE
Kontsumitzaile askok erosketak egin zituzten "Black Friday" egunean. EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenez amaituko dira Gabon aurreko eskaintzak. Gaur, hilak 28, 'Cyber Monday' edo Ziber Astelehena da, eta saltoki askok merkealdia egingo dute sarean. Izan ere, "Black Friday" egunean ez bezala, interneten bakarrik izaten dira beherapenak.

Ostiral Beltzak eta Ziber Astelehenak, biek, AEBn dute jatorri. Esker Emate Egunaren biharamunean eta hurrengo astelehenean ospatzen dira, Gabon aurreko kontsumoa sustatu nahian. AEBn arrakasta handiko hitzordua da 'Black Friday', eta ilarak izaten dira nonahi. Zenbaki gorriak izatetik zenbaki beltzak izatera igarotzen dira dendak; galerak izatetik irabaziak izatera, alegia. Hortik omen datorkio izena Ostiral Beltzari.

Merkataritza elektronikoa ugaritu zenean jaio zen 'Cyber Monday' izenaz ezagutzen dena, Ostiral Beltzean saldu barik geratu direnak interneten saltzeko.

Aurreko urteetan bezala, Amazon erraldoi elektronikoak bost minuturo eskaintza berriak ateratzen ditu. El Corte Ingles enpresak ere ehunka produktu merkatu ditu, eta, 50 euroko erosketa eginez gero, bidalketa doan egiten du. Media Marktek ere, bat egin du Ziber Astelehenarekin.

Arropa dendei dagokienez, Pull and Bear denda-kateak doako bidalketak eskaintzen ditu webgunean; Mangok % 20ko deskontua egin dio bilduma guztiari, eta H&Mk prezio erdian jarri ditu hainbat arropa eta osagarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonak albisteak Gizartea bideoak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Eguneko albisteak Kontsumoari buruzko albisteak Merkataritza albisteak Black Friday gaur Zer berritasun daude Interneten? Amazon Merkealdiei buruzko albisteak