Gizartea -

Istripua

Lagun bat hil da Amurrion, kamioi batek eta furgoneta batek elkar jota

08:35ean gertatu da ezbeharra A-625 errepidean, Amurrion, Laudiorako bidean. Furgoneta batek eta kamioi batek elkar jo dute. Hildakoa furgonetaren gidaria da.

Furgonetako gidaria ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta hil egin da. Argazkia: @Emerbask
Furgonetako gidaria ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta hil egin da. Argazkia: @Emerbask
Furgonetako gidaria ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta hil egin da. Argazkia: @Emerbask

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da Amurrion gaur goizean izan den istripuan. Ezbeharra A-625 errepidean izan da, 08:35ean eta Laudiorako bidean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Iturrion arabera, kamioi batek eta furgoneta batek aurrez aurre jo dute. Furgonetako gidaria ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Bertan hil da.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du istripua zerk eragin duen argitzeko.

Errepidea bi noranzkoetan itxi behar izan dute, eta pilaketak izan dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Amurrio Laudioko bideoak Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Albisteak Gaur Eguneko albisteak Aiaraldea