Gizartea -

Sansoheta kasua

Beste atxilotu bat, Sansohetako ustezko prostituzio sarearekin lotuta

Oraingoz ez dute atxiloketari buruzko xehetasun gehiagorik eman; izan ere, sumarioa sekretupean dago.

Sansohetako adingabeentzako zentroa. Artxiboko argazkia: EiTB
Sansohetako adingabeentzako zentroa. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak beste pertsona bat atxilotu du Sansoheta adingabeen zentroko prostituzio sarearekin lotura duelakoan. Kasu horrekin lotuta atxilotzen duten zazpigarren pertsona da. Aurrez atxilotutako sei pertsonetatik bat behin behinean kartzelan dago eta beste bostak, berriz, behin behinean aske daude.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atxiloketa baieztatu du, baina ez du atxilotuak ustezko prostituzio sarearekin izan dezakeen harremanaz xehetasunik eman; izan ere, sumarioa sekretupean dago.

Ustez, Arabako Foru Aldundiaren ardurapeko Sansoheta adin txikikoentzako zentroko hainbat nerabe (gutxienez bederatzi) prostituzio lanetan aritzera behartzen zituztela jakinarazi zen azaroaren 12an.

Zentroko psikologo bat behin-behinean espetxean dago eta harekin batera atxilotutako beste bost pertsonak behin-behinean aske daude, baina 15 egunez behin epaitegira joan behar dute. Orain epaileak erabaki beharko du zazpigarren atxilotuarekin zer egin.

Bestalde, Adingabeen Fiskaltza, Arabako Diputazioa eta Clara Campoamor elkartea akusazio gisa aurkeztuko dira ustezko prostituzio sarearen auzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Gasteiz Gaurko azken ordukoa