Gizartea -

Euskararen Eguna

Euskara, munduko bazter guztietan

Euskaren Eguna munduko hainbat herrialdetan ospatuko dute, hala nola, Alemanian, Irlandan, Ameriketako Estatu Batuetan, Italian, Argentinan edo Txilen.

Euskararen Eguna munduko hainbat herrialdetan ospatuko da. Argazkia: Etxepare Institutua
Euskararen Eguna munduko hainbat herrialdetan ospatuko da. Argazkia: Etxepare Institutua
Euskararen Eguna munduko hainbat herrialdetan ospatuko da. Argazkia: Etxepare Institutua

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Etxepare Institutuak euskarari eta euskal kulturari lotutako programazio zabala antolatu du 18 herrialdetako 34 unibertsitatetan.

Sare horretan 28 irakaslek eta 1.500 ikaslek parte hartzen dutela nabarmendu du Etxepare Institutuak.

Horrez gain, Euskararen Eguna munduko hainbat hiritan ospatuko dute: Frankfurten eta Leipzigen (Alemania); Corken (Irlanda); Santa Barbaran (AEB); Bolonian (Italia); La Platan (Argentina); Brnon (Txekiar Errepublika); Santiagon (Txile); eta Bartzelonan. Hitzaldiak, kontzertuak, tailerrak, errezitaldiak eta zine-proiekzioak antolatu dituzte.

Alemaniako, Irlandako, AEBko eta Bartzelonako programazioa Jose Antonio Agirre lehendakariaren erbesteratzea izango du oinarri, lehen Eusko Jaurlaritza osatu zela 80 urte bete direnean. Olaso Dorrea Fundizioak parte hartu du programazio horretan.

Bestalde, Mariasun Landa idazlea Boloniako Unibertsitateko ikasleekin izango da eta Erroman 'Maitagarria eta desioa' liburua aurkeztuko du, duela gutxi italierara itzulia, Etxepare Institutuaren laguntzarekin.

Euskararen Nazioarteko Egunak Mexikon ere izango du oihartzuna. Iban Zaldua Guadalajarara joango da eta Liburuaren Nazioarteko Azokan parte hartuko du, Latinoamerikako azokarik garrantzitsuenean, hain zuzen ere.

Era berean, Zaldua Mexiko hiriburuan izango da, Mexikoko Unibertsitate Autonomoko ikasleekin topaketa bat egingo du eta ondoren hitzaldi bat eskainiko du

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Euskararen Nazioarteko Eguna Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea