Gizartea -

Belako industrialdean

Lau furgoneta kiskali dira eta beste batek kalteak ditu, Mungian

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.

Horrela geratu dira furgonetak. Argazkia: Iker Salgado
Argazkia: Iker Salgado
Lau furgoneta kiskali dira Mungian, sute baten ondorioz

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau furgoneta kiskali dira bart, eta garrek beste bati kalteak egin dizkiote Mungian (Bizkaia) izandako sutean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Errepideetan mantentze lanak egiteko enpresa bateko ibilgailuak dira denak ere. Belako industrialdean, Aritz kalean, zeuden aparkatuta. Sutea gauerdian piztu da, iturrion arabera.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mungia albisteak Suteak argazkiak