Gizartea -

Ezbeharra

Gizon bat hil da A-63an, Angelun, hainbat ibilgailuk harrapatuta

Harrapaketa astearte gauean jazo da, eta Polizia gertatutakoa ikertzen ari da.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da astearte gauean A-63 autobidean, Angelu parean, hainbat ibilgailuk harrapatuta.

Harrapatzea astearte iluntzean gertatu da, 22:25 aldera, eta Sud Ouest egunkariak gaur jakinarazi du. Iturri horren arabera, hainbat ibilgailuk, tartean kamioi batek, harrapatu dute autobidetik oinez zihoan gizona.

Poliziak ikerketa hasi du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Iparraldea albisteak Gizartea bideoak Albisteak