Gizartea -

Barakaldon

Umeen Gabonetako Parkea bueltan izango da BECen, 21etik aurrera

UGPak San Tomas egunean zabalduko ditu ateak, eta urtarrilaren 9an itxi. Sarrerak 8 euro balioko du.

Hainbat jarduera antolatu dituzte haur zein helduentzako. Argazkia: BEC
Hainbat jarduera antolatu dituzte haur zein helduentzako. Argazkia: BEC
Hainbat jarduera antolatu dituzte haur zein helduentzako. Argazkia: BEC

eitb.eus | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Umeen Gabonetako Parkea (UGP) Bibao Exhibition Centren (BEC) izango da berriz abenduaren 21etik aurrera, urtarrilaren 8ra arte, aurreko 51 edizioetan lortutako arrakasta errepikatzeko helburuarekin.

BECek ohar baten bidez aurreratu duenez, 2016ko UGPak proposamen ugari egingo ditu, bai dibertigarritasunaren ikuspuntutik, baita hezkuntzaren eta kulturaren aldeko baloreen ikuspuntutik ere.

Horrela, besteak beste, barrakak, jolasak, ikuskizunak, jarduera didaktikoak, kirolak, ikasteko jarduerak eta kultur jarduerak izango dituzte bertara joaten direnek gozatzeko. Horrez gain, Bizkaian Gabonetan jartzen den Izotz Pistarik handiena ere BECen izango da.

Bestalde, azken bi edizioetan izandako harrera ona errepikatzeko asmoarekin, "Gurasoen Gaua" ospatuko da aurten ere Umeen Gabonetako Parkean. Alabaina, aurten beste egun batean izango da, urteko lehen larunbatean egingo baitute: 2017ko urtarrilaren 7an. Jaia 21:00etan hasi eta 02:00etan bukatuko da.

Bost orduz, gurasoek Umeen Gabonetako Parkeko barraka batzuk erabili ahalko dituzte, nagusientzako atrakzioen artean aukeratuta. Halaber, barraken ondoko tradizio handiko mesoietara joateko aukera ere izango dute, dantzaleku bihurtuko baitituzte, eta zuzeneko musika entzun, eta afaltzeko, pintxoren bat jateko eta kopa batzuk edateko aukera izango dute bertan.

Egun horretako sarrera gainerako egunetakoa bezalakoa izango da: 8 euro. Mozorrotuta joanez gero, 5 euro balioko du. Gainera, lehen 1.000 parte hartzaileek opari bana jasoko dute.

Babes publikoa eta pribatua

UGParen 52. edizioan, halaber, zenbait erakunde, enpresa publiko, pribatu, kultura elkarte eta hedabideren standak jarriko dituzte.

Bestak beste, Bizkaiko Foru Aldundiak, Interbiak, Suhiltzaileak, Kutxabank, Bizkaiko Garraio Partzuergoa, Bilboko Portuko Agintaritza, Coca-Cola Iberian Partners, Deia, Telepizza, Radio Nervion, Bizkaiko Saskibaloi Federakundea, Bizkaiko Eskubaloi Federakundea eta Bizkaiko Beisbol Federakundea izango dira bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak San Tomas azoka Bilbo Bizkaiko albisteak Barakaldo Bilbao Exhibition Centre Gabonak bideoak Gaurko azken ordukoa