Gizartea -

Erasoak

Bi gizon atxilotuta Gasteizen, bikotekideei eraso egitea leporatuta

Azken orduotan 19 eta 23 urteko bi gizon atxilotu dituzte Arabako hiriburuan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduotan 19 eta 23 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso egitea leporatuta. Udaltzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, erasoak Ariznabarra eta Koroatzea auzoan izan dira.

Udaltzaingoak azaldu duenez, atzo, asteartea, gauean, emakume bat lepotik hartuta zuen gizon bat ikusi zuen patruila batek, Alde Zaharreko Koroatzea auzoan. Emakumea ihes egiten saiatu bazen ere gizonak ez zion utzi. Udaltzainak lekura hurbildu zirenean, emakumea odolka zegoela eta gizonak eskuak odolez zikinduta zituela ohartu ziren.

Asteartean, udaltzainek 19 urteko gizon bat atxilotu zuten Ariznabarra auzoan, genero indarkeria delitua leporatuta. Lekuko batek ziurtatu duenez, gazteak bere bikotekidearekin eztabaidatu zuen eta, ondoren, aurpegian jipoitu zuen.

19 urteko emakumeak aurpegia zauriz beteta zuen. Lekukoekin hitz egin ostean, poliziek erasotzailea atxilotu zuten. Gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Araba Gizartea bideoak Gasteiz berriak Eguneko albisteak