Gizartea -

Ikerketa zabalik

Epaileak kartzelara igorri du Nadiaren aita, fidantzarik gabe

Amari neskatoaren zaintza kendu dio. Antza denez, gurasoek 600.000 euro inguru bideratu dituzte gaixotasunarekin zerikusirik ez duten beste erosketa batzuk egiteko.

Nadiaren gurasoen etxean luxuzko produktuak aurkitu dituzte. Argazkia: Esquadra Mossoak.
Nadiaren gurasoen etxean luxuzko produktuak aurkitu dituzte. Argazkia: Esquadra Mossoak.
Nadiaren gurasoen etxean luxuzko produktuak aurkitu dituzte. Argazkia: Esquadra Mossoak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaixotasun arraro bat duen 11 urteko Nadia Nerearen kasua ikertzen ari den epaileak kartzelara igorri du neskatoaren aita, fidantzarik gabe. Halaber, amari neskatoaren zaintza kendu dio eta aske utzi du, karguekin.

Antza denez, gurasoek bere alabarentzat sendabideak aurkitzeko asmoz bildutako dohaintza ez dute erabili neskatoaren gaixotasunera bideratzeko, Esquadra Mossoek ostiral honetan jakinarazi dutenez. Ustez, 600.000 euro inguru beste erosketa batzuk egiteko bideratu dituztela ziurtatu dute.

Esquadra Mossoek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, polizia-kontrol batetik ihes egin ostean atxilotu zuten Fernando Blanco, asteazkenean. Bere alabarentzat sendabideak aurkitzeko asmoz bildutako dohaintzetan ustez iruzur egin zuela zabaldu zenean, Esquadra Mossoek hura bilatzeko polizia-kontrola ezarri zuten. Blancok 48 ordu zeramatzan desagertuta eta etxetik agertu gabe, eta gezurra esan omen zuen Madrilera egin beharreko bidaia bati buruz.

Blanco atxilotu zutenean, gainean jaurtigairik gabeko arma bat eta errifle kartutxoa zeramatzan. Seu d'Urgelleko (Lleida) 1 zenbakiko epaitegiko titularraren aurrean ostiral honetan deklaratu du, bi orduz.

Nadiaren gurasoak 2008an hasi ziren bere alabarentzat sendabideak aurkitzeko dohaintzak biltzen. Hala, 918.000 euro inguru lortu zituzten neskatoaren gaixotasunera bideratzeko, baina Esquadra Mossoek jakinarazi dutenez, ustez, 600.000 euro inguru beste erosketa batzuk egiteko bideratu dituzte.

Fernando  Blanco eta Marga Grauren kontu korronteko datuak aztertu ostean, Mossoek ondorioztatu dute urte hauetan bildutako dohaintzak Nadiarentzako sendagaiekin zerikusirik ez dituzten beste produktu batzuk erosteko bideratu dutela diru gehiena.

Asteazkenean Nadiaren gurasoen etxea miatu zuten Esquadra Mossoek. Bertan, marihuana, 1.845 euro eskudirutan eta luxuzko produktu ugari aurkitu zituzten: 32 erloju (merkatuan 50.000 euroko balioa dutenak), estilografiko bat, ordenagailu bat, hiru tableta eta hiru telefono mugikor.

Fernando Blanco (52 urte) atxilotu zutenean, gainean jaurtigairik gabeko arma bat eta errifle kartutxoak zeramatzan. Gainera, 1.450 euro eskudirutan, luxuzko bi erloju eta hainbat gailu elektroniko zituen.

2000. urtean lau urte eta hamar hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten Blancori, iruzur egitea eta dokumentazioa faltsutzea leporatuta. Kasu horretan, 120.000 euroko kaltea eragin zuen lan egiten zuen enpresan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Iruzurrak berriak Gaixotasunak albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Umeak azken ordukoa Espetxe politika Gurasoak albisteak