Gizartea -

JAzoera

Buruan zauria zuen emakume bat erreskatatu dute Anbototik

Ertzaintzaren helikopteroa erabili behar izan dute erreskate-lanetan, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

32 urteko emakume bat erreskatatu du Ertzaintzaren helikopteroak Anboto menditik, burura erori zaion harri batek zauri bat eragin eta gero. Biktima Galdakaoko ospitalera eraman dute bertan arta dezaten.

Segurtasun sailak jakitera eman duenez, gertaera 12:00ak aldera jazo da zaurituaren kideek larrialdi-zerbitzuei hots egin dietenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Galdakao albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea