Gizartea -

Barakaldoko BEC-en

Gurasoen Gaua urtarrilaren 7an izango da, Umeen Gabonetako Parkean

Ekimena 21:00etan hasiko da, eta 02:00etan bukatu. Sarrerak 5 euroko kostua izango du mozorrotuta doazenentzat.

Umeen Gabonetako Parkea. Argazkia: BEC
Umeen Gabonetako Parkea. Argazkia: BEC
Umeen Gabonetako Parkea. Argazkia: BEC

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurasoen Gaua aurtengo edizioan ere itzuliko da Barakaldoko BECeko Umeen Gabonetako Parkera (UGP), baina oraingoan beste egun batean, 2017ko lehen larunbatean egingo baitute, hau da, urtarrilaren 7an.

Ekimena 21:00etan hasiko da, eta 02:00etan bukatu.

Sarreraren salneurria ohikoa izango da, 8 euro, baina merkeagoa izango da (5 euro) mozorrotuta daudenentzat. Gainera, bertaratutako lehen mila pertsonek opari bat jasoko dute.

Gabonetako parkea abenduaren 21ean zabalduko dute, eta urtarrilaren 8an itxi.

Sarrerak dagoeneko eros daitezke Kutxabankeko kutxazainetan. Familientzako bonuak (10 sarrera) 70 euroko kostua izango du, eta leihatiletan baino ez da egongo salgai.

Bi urtetik beheragoko umeentzat doakoa izango da sarrera, eta elkarte kolaboratzaileek eta familia ugariek 7 eurotan izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gaurko albisteak Bizkaia Barakaldo EAE albisteak Gabonak albisteak Gaurko azken orduko albistea