Gizartea -

Abenduaren 21ean

Renfek Aldiriko Zerbitzua indartuko du San Tomas egunean Bilbon

Bidaiari gehien espero den orduetan, 09:30etik 11:30era, 6.000 eserleku gehiago eskainiko ditu aldiriko trenetan.

San Tomas eguneko merkatua iaz, Bilbon. Argazkia: EFE
San Tomas eguneko merkatua iaz, Bilbon. Argazkia: EFE
San Tomas eguneko merkatua iaz, Bilbon. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renfek Aldiriko Zerbitzua indartuko du abenduaren 21ean C-1, C-2 eta C-3 lineetan, Bilbon San Tomas eguneko azoka dela-eta bidaiari kopuru handia izatea espero baitute.

Hala, Renfek ohar baten bidez adierazi duenez, C-1 (Bilbo-Santurtzi), C-2 (Bilbo-Muskiz) eta C-3 (Bilbo-Urduña) lineetan 6.000 eserleku gehiago eskainiko ditu bidaiari gehien espero diren orduetan, 09:30 eta 11:30 bitartean.

Goizeko lehen orduetan, Bilborako noranzkoan indartuko dira tren-zerbitzuak. Arratsaldean, Renferen ohiko zerbitzuek modu mailakatuagoan eramango dituzte bidaiariak hiriburutik euren udalerrietara.

Bestalde Bilboko Metroak ere zerbitzu berezia jakinarazi du 2016ko San Tomasetako Metroaren ordutegi berezia jakinarazi du azokari begira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo San Tomas Jaia Santurtzi berriak Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko azken ordukoa Jaiak Azokak Gizartea bideoak Renfe azken ordukoa