Gizartea -

Bizkaia

Pertsona bat hil da Zallako etxebizitza batean izandako sutean

Sua goizaldean piztu da Llana auzoan. Eako pabiloi batean beste sute bat egon da; garrek erabat kiskali dute.

Bizkaiko Suhiltzaileak joan dira sua amatatzera. Argazkia: Iker Salgado
Sutea Zallan. Argazkia: Iker Salgado
Emakume bat hil da Zallan izandako sute batean

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da goizaldean Zallan (Bizkaia) Llana auzoko etxebizitza batean izandako sutean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sua 00:55ean piztu da Llana auzoko etxebizitza batean. Bizkaiko Suhiltzaileen zazpi kamioi joan dira sutea itzaltzera, eta gorpu bat topatu dute etxebizitza barruan.

Identifikazio lanak amaitu ez badira ere, litekeena da hildakoa etxean bizi zen emakumea izatea.

Sutea Ean

Horrez gain, beste sute bat izan da goizaldean Bizkaian, kasu honetan Ean. Olagorta auzoko pabiloi batean, egur lantegi batean, piztu dira garrak.

Suak erabat txikitu du lantegia, eta erortzeko zorian dago.

Nekazal turismoko etxe baten ondoan dago enpresa, baina zorionez ez zegoen inor barruan sutea gertatu denean.

Kalte material handiak daude enpresan. Suhiltzaileek 08:30erako hartu dute kontrolpean sutea, baina oraindik ez dute amatatu.

 

Eako egur biltegi bat kiskali du suak
Eako egur biltegi bat kiskali du suak
Eako egur biltegi bat kiskali du suak

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Suteak albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Zalla albisteak Etxebizitza gaur Enkarterri