Gizartea -

Jazoera

Desagertutako adineko baten hilotza aurkitu dute Ondarroan

Senitartekoek ez zuten bere berririk atzo (larunbata) arratsaldetik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat arratsaldetik desagertuta zegoen 83 urteko gizonezko baten hilotza aurkitu dute Ondarroako (Bizkaia) portuan gaur goizean, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Adinekoa Ondarroa bertako bizilaguna zen, eta haren senitartekoek gaur goizeko lehen orduetan jakinarazi diote Ertzaintzari atzo arratsaldean ez zela itzuli etxera eta ez zekitela non zegoen.

Ertzaintzak bilaketa-lanei ekin die, eta igande goizeko 8:00ak aldera Ondarroako kaiko zaindariek gizonezkoaren hilotza aurkitu dute uraren gainean.

Autopsiaren emaitzari itxaron beharko zaio heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gizartea Ondarroa albisteak Albisteak Itotzeak itsasoan Lea-Artibai Adinekoak gaur