Gizartea -

Sutea

Ikerketa abiatu dute, Zornotzan hondeamakina batek su hartu eta gero

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi du gertakaria Bizkaiko udalerriko zabortegi batean jazo dela, 05:30 aldera, eta oraindik ez dakit nahita eragindakoa izan ote den.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gaur goizaldean Zornotza Bizkaiko udalerrian hondeamakina batek su hartu eta gero. Autzaganen izan da sutea, zabortegi batean.

Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, 05:30ean izan da gertakaria, eta oraindik ez dakit nahita eragindakoa izan ote den.

Herritar batek sutearen berri eman du, eta suhiltzaileen hainbat taldek amatatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zornotza