Gizartea -

Prezio berriak

Bizkaiko hiru bidesarietako tarifek gora egingo dute urtarrilean

AP-8 autobideko, metropoliaren hegoaldeko saihesbideko eta Artxandako tuneletako tarifak % 2 igoko dira urtarrilaren 1etik aurrera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8  autobideko, Bilboaldeko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbideko eta Artxandako tuneletako tarifek % 2 egingo dute gora, batez beste, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak ohar baten bidez iragarri duenez.

Tarifa berriek ez dute aldaketarik sortuko datorren urterako onartutako diru-laguntzen araubide berrian. Hala, lurraldeko bidesarietako erabiltzaileek ez dute 30 euro baino gehiago ordainduko hilean AP-8a, supersaihesbidea eta Artxandako tunela erabiltzeagatik, Bizkaian bizi badira eta eskaera egiten badute.

Halaber, berritasun gisa, urteberriko lehenengo egunetik diru-laguntzak jasoko dira hiru bideotan eginiko gastuengatik (11. bidaiatik aurrera % 35eko diru-laguntza eta 26. Bidaiatik aurrera % 45ekoa). Diru-laguntzak jasotzeko ondorengo baldintzak bete beharko dituzte erabiltzaileek: Bizkaian bizitzea, OBE gailua izatea (VIA-T) eta ordainketak gailu horrekin egitea (Via-T).

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, gailua jaulkitzeko kuota doakoa izango da erabiltzaile berrientzat (lehenengo urtean bost euro ordaindu beharko dituzte mantentze-kuota gisa eta zazpi euro hurrengoetan). Aurretik teleordainketarako gailua duten erabiltzaileek gehienez zazpi euro ordainduko dituzte urteko kuota legez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilbo berriak Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea bideoak Albisteak A-8 Autobidea Artxanda mendia gaur Istripua Txorierrin Bizkaiko Foru Aldundia Supersur Bilbo