Gizartea -

2017

Gurutzetako ospitalean jaio da 2017ko lehen haurtxoa EAEn

Neska izan da (Mikele) eta gaueko hamabi eta erdietan jaio da.

Gurutzetako ospitaleko artxiboko argazkia. EiTB
Gurutzetako ospitaleko artxiboko argazkia. EiTB
Gurutzetako ospitaleko artxiboko argazkia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Gurutzetako ospitalean jaio da 2017ko lehen umetxoa Euskal Autonomia Erkidegoan. Neska izan da (Mikele), eta gaurko hamabi eta erdietan jaio da, ospitaleko iturrien arabera.

Ondoren, Odei jaio da Gasteizen, Txagorritxuko ospitalean. 2017ko lehen haurtxoa izan da Araban eta 2,960 kiloko pisua du.

Goizaldeko 05:06ean, berriz, Gipuzkoako lehen haurra jaio da Donostia ospitalean, mutiko bat. EAEko gainerako erietxeetan ez da erditzerik izan oraingoz.

Alejandro du izena Nafarroan jaiotako lehen haurrak

Alejandro izena jarri diote 2017an Nafarroan jaiotako lehen umetxoari. Goizaldeko 01:35ean jaio da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gurutzetako ospitalea