Gizartea -

Bizkaia

Bost edukiontzi erre dituzte Sopelan

Zabalbide, Zubigane eta Plazarte kaleetako edukiontziei eragin die. Hala ere, suak ez du kalterik eragin inguruko ibilgailu eta eraikinetan.

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sopelan bost edukiontzi erre dituzte gauean Zabalbide, Zubigane eta Plazarte kaleetan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EiTBri adierazi dioenez, sua gaueko hamarrak aldera piztu da eta suhiltzaileek itzali dute. Hala ere, suak ez du kalterik eragin inguruko ibilgailu eta eraikinetan.

Ertzaintza suak zerk eragin duen ikertzen ari da.

Aurreko astean beste zazpi edukiontzi erre zituzten eta 2014az geroztik berrogei edukiontziri su eman diete. Sute eta eraso horien guztien atzean egile bera ote dagoen ikertzen ari dira Ertzaintza eta Udaltzaingoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sopela argazkiak Zer gertatu da Bizkaian? Suteak bideoak Gizartea bideoak Albisteak