Gizartea -

Bilbo

Santutxun desagertutako 13 urteko neskato baten bila dabiltza

Yaizak 1,72 metroko altuera du. Halaber, beheko ezpainean hiru zentimetroko marka bat du.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Santutxu auzoan desagertutako 13 urteko neskato baten bila ari da Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Yaiza astelehen honetan desagertu da, eta haren sendiak salaketa jarri du.

Yaizak 1,72 metroko altuera du. Halaber, beheko ezpainean hiru zentimetroko marka bat du.

Sare sozialetan zabaldu dutenez, neskatoak bakeroak eta gorrodun jertse grisa zeramatzan desagertu zen unean. Halaber, motxila beltz bat zeraman azkeneko aldiz ikusi zutenean. Horren berri izanez gero 112 telefonora deitzeko eskatu dute sare sozialen bidez.

 

INFORMAZIOA EGUNERATUA Onik topatu dute Santutxun desagertutako 13 urteko neskatoa

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Ertzaintza Bizkaia EAE albisteak Santutxu Gizartea bideoak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur