Gizartea -

Gertaera

Lau kotxe kiskali dira bi suteren ondorioz, Asteasun eta Irunen

Beste bederatzi auto ere kaltetu dira. Ertzaintza nahita egindakoak izan ote diren ikertzen ari da.

Asteasun eta Irunen kiskalitako autoak. EiTB
Asteasun eta Irunen kiskalitako autoak
Lau kotxe kiskalita eta beste bederatzi kaltetu, Asteasun eta Irunen

0:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau kotxe guztiz kiskali dira, eta beste bederatzi kaltetu, Asteasu eta Irun (Gipuzkoa) herrietako aparkaleku banatan izandako suteen ondorioz. Ertzaintza nahita egindako suak izan ote diren ikertzen ari da, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Lehenengo sutea 00:00ak pasata izan da, Asteasuko kale Berrian dagoen kanpoaldeko aparkalekuan. Sutea autoetako batean sortu da, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, eta beste kotxeetara zabaldu da.

Ondorioz, bi auto guztiz kiskalita geratu dira, eta beste bik kalteak jasan dituzte sugarrengatik. Beste bostek kalte txikiagoak izan dituzte. Suhiltzaileek itzali dute sua, eta Ertzaintzak ikerketa bat ireki du.

Ordu erdi geroago, Irungo Kostorbealde kalean, beste sute bat izan da, aire libreko aparkaleku batean. Sua auto batean piztu da, eta beste hirutara zabaldu da. Horietako bi guztiz kiskali dira, eta beste bi kaltetu. Kasu honetan ere arrazoiak ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak albisteak Irun bideoak Gaurko azken orduko albistea