Gizartea -

Sua

Ama bat eta bi seme-alaba adingabeak toxikatu dira Leioan, sute batean

Sua zartagin batean piztu da, eta sukaldean baino ez ditu egin kalteak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat eta bi seme-alaba adingabeak toxikatu egin dira asteazken honetan Leioan (Bizkaia), etxean izandako sute batean kea arnastu baitute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sua 16:00etan piztu da, zartagin batean, eta suburura hedatu da.

Suhiltzaileek amatatu egin dituzte sugarrak, eta hiru senideak Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Leioa argazkiak Eguneko albisteak Aitak albisteak