Gizartea -

Getaria

Getariako portuan agertutako balea itsaso zabalean da jada

Bi egunez izan da portuan 13 metroko Zere arrunt motako bale gaztea. Ambar elkarteko kideek oso argal ikusi dute eta gaixorik zegoela eta, portura babes bila hurbildu zela ondorioztatu dute.

Getariako portuan agertutako balea. EiTB
Getariako portuan agertutako bale
Getarian agertu den balearen irudi ikusgarriak

0:19

Iraia Oteiza | Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getariako portuan agertutako balea atera dute moilatik eta dagoeneko itsaso zabalean da, ostegun honetan, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.

Gurutze Gorriko arduradunek bideratu zuten balea itsaso zabalerantz bi txalupekin eta lanean ibili ziren berriz ere portura sar ez zedin eta ez zezan Zarauzko hondartzarako bidea hartu.

Pazientzia handiarekin eta potentzia handiko zodiac-ekin, atera dute azkenean Getariako portutik bale gaztea. Zodiac hauen motorren soinua izan da nonbait balea portutik atera duena.

Bi egunez izan da Getariako portuan 13 metroko Zere arrunt motako bale gaztea. Ambar elkarteko kideek oso argal ikusi dute balea eta gaixorik zegoela eta, portura babes bila hurbildu zela ondorioztatu dute.

Ikusmin handia eragin du baleak Getarian, asko baitziren inoiz balerik ikusi ez zutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zarautz berriak Zumaia Albisteak