Gizartea -

Erandion

Gizon batek itsasadarrera jauzi egin du, Ertzaintzarengandik ihesi

Suhiltzaileek gizona erreskatatu dute. Emakume batek gizona harrapatu du, ustez bere ibilgailuan lapurreta egiten ari zenean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek gizon bat erreskatatu dute itsasadarretik, Erandion (Bizkaia), Ertzaintzatik ihesi zihoala uretara jauzi egin ostean. Ibilgailu batean ustez lapurreta egiteagatik jarraitzen ari zen Ertzaintza.

Goizeko 9:45an, Erandioko dantzaleku baten kanpoaldean, emakume batek gizona harrapatu du, ustez bere ibilgailuan lapurreta egiten ari zenean, Segurtasun Sailaren iturrien arabera.

Ertzaintzaren patruila bat bertaratu denean, itsasadarrera salto egin du gizonak. Laguna kai-muturrera hurbildu da, baina ezin izan du lurrera itzuli, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.

Gurutzetako Ospiralera eraman dute gizona.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio albisteak