Gizartea -

Eguraldia

Zeropetik ia 10 graduko tenperatura, Euskal Herriko hainbat tokitan

Larunbat gaua ere hotza izango denez, abisu horia mantendu egingo dute.

Egunsentia Laudion, Araban. Argazkia: Iñaki Arteta
Egunsentia Laudion, Araban. Argazkia: Iñaki Arteta
Zero azpiko tenperaturak non-nahi izan dituzte Nafarroan

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Termometroak zero azpitik ibili dira larunbat goizaldean Euskal Herrian; Araban, batez ere. Zero azpitik ia hamar gradu izan dituzte zenbait tokitan, eta egoera antzekoa izango da larunbat gauean ere. Hori dela eta, abisu horia ezarriko dute izotzagatik.

Gaur goizean, 07:40ean, eguneko tenperatura baxuena izan dute Ozaetan, Araban, -9,7 gradurekin. Euskalmet euskal metereologia agentziak Abetxukon, Gasteizen, duen egoitzan -8,5 gradura iritsi dira.

Bizkaian ere zeropeko tenperatura izan dute zenbait lekutan: Otxandion, adibidez, -9,5 gradu. Gipuzkoan, berriz, Arrasaten eduki dute tenperatura baxuena, -7,1.

Euskalmeten eguraldiaren iragarpenaren arabera, behe-lainoa aurreikusi dute igande goizerako, baina zerua oskarbi geratuko da ondoren; arratsaldean, ostera, eguraldia lainotzen joango da, gauean zerua erabat estali arte, batez ere, Kantauri isurialdean. Han, euria egin dezake egunaren amaieran.

EDUARDO RECALDE LEABURU HOTZA IZOTZA EGURALDIA EITB

Leaburu, Gipuzkoa. Argazkia: Juan Recalde

Tenperatura minimoek gora egin dute apur bat, baina maximoek bere horretan jarraituko dute. Igandetik astelehenerako gauean ere izotza egitea espero dute. Hala, Gasteizen bihar -7 gradu izan ditzakete, baina Donostian eta Gasteizen ez dira zerotik jaitsiko.

Egoera antzekoa da Nafarroan

Nafarroan ere izoztuta hasi dute larunbata. Tenperaturak apurka-apurka gora egingo du, oraindik izotza egingo duen arren. Zerua pixkat lainotuta edo oskarbi egongo da, baina arratsaldean lainoak areagotu egingo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoako albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Araba Eguraldia Donostia Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa