Gizartea -

SUTEA

21 auto erre dira Biarritzen

Autoak alokatzen dituen enpresa bateko aparkalekuan zeuden erretako ibilgailuak, Biarritzeko aireportuaren ondoan. Kalte materialak handiak izan dira. Ikerketa abiatu dute, gertatutakoa argitzeko.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Alokatzeko 21 auto erre dira Biarritzeko aireportutik gertu

0:33

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 auto erre dira bart Biarritzen, ibilgailuak alokatzeko enpresa bateko aparkalekuan, aireportutik oso gertu.

Inork ez du minik hartu, baina kalteak handiak izan dira. Hala ere, handiagoak izan zitezkeen, 12.000 litro erregai duten bi biltegi daudelako sutea izan den tokian, baina garrek ez dituzte harrapatu.

Suhiltzaileek bi ordu behar izan dituzte sutea itzaltzeko. Eremua itxita zegoen. Sua zerk eragin duen ikertzen ari da Frantziako Polizia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak bideoak Biarritz albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak