Gizartea -

Trafikoa

Ume bat larri zauritu da Gasteizen, auto batek harrapatuta

Auto batek adingabe bat harrapatu zuen atzo, eta hainbat haustura egin zizkion hanketan. Txagorritxu ospitalera eraman zuten, larri.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamaika urteko ume bat larri zauritu zen atzo Gasteizen, zebra-bide batean auto batek harrapatuta.

Arabako hiriburuko Udaltzaingoak aditzera eman duenez, istripua atzo 17:30ean gertatu zen, Antonio Machado kalean. Auto batek umea harrapatu zuen, eta hausturak egin zizkion hanketan. Txagorritxu ospitalera eraman zuten, larri.

Asteburuan, guztira zortzi pertsona zauritu dira zenbait trafiko-istriputan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Gizartea bideoak Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa