Gizartea -

Polemika

Aurtengo Urrezko Danborrak ika-mika eragin du Twitterren

Erabiltzaileek harridura adierazi dute espero ez zuten izena ezagutu dutenean, ez dutelako ulertzen zein modutan zabaldu duen hiriaren izena.

Aurtengo Urrezko Danborra jaso duen kazetaria, artxiboko irudia. Argazkia: Angels Barcelo
Aurtengo Urrezko Danborra jaso duen kazetaria, artxiboko irudia. Argazkia: Angels Barcelo
Aurtengo Urrezko Danborra jaso duen kazetaria, artxiboko irudia. Argazkia: Angels Barcelo

I.G. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polemika sortu da dagoeneko. Aurtengo Urrezko Danborra Angels Barcelo kazetariak jasoko duela iragarri zutenetik, mezu oldea hedatu da sare sozialetan, eta, kasu gehienetan, Barceloren profesionaltasuna ezbaian jarri baino, albisteak ezustean harrapatu dituela nabarmendu dute.

Errekonozimendua Donostia izena eta marka munduan zehar hedatzen laguntzen dutenei eman ohi zaie. Hain justu, erabiltzaile asko zur eta lur geratu dira kazetaria hautatzeko arrazoiak zein izan diren jakin dutenean.

Alkateak saridunaren izena ezagutzera emateko prentsaurrekoan adierazi zuenez, Barcelo saritzea organismo "pribatuek" proposatu zuten, bi "une" kontuan izanda: lehenengoa, 2011n ETAk indarkeriaren amaieraren berri eman zuenean, eta, bigarrena, bost urte geroago, Donostian urteurren horri buruzko saio berezia egin zuenean.

"Barceloren profesionaltasuna gorabehera, ez dut ulertzen", esan zuen Gorka Otxoa aktoreak, eta, bide batez, Richard Oribe Donostiako atleta paralinpikoa proposatu zuen. Izan ere, beste erabiltzaile batzuek ere Oriberen alde egin dute, eta baita Amaia Monteroren alde ere.

Beste batzuek esan dute Urrezko Danborra kazetari bati ematekotan Mikel Ayestaran EiTBko kazetariak jaso beharko lukeela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostiako Danborrada Donostia bideoak Twitterreko albisteak Gipuzkoa Sare sozialak gaur Gizartea Eguneko albisteak Kazetariak albisteak Urrezko Danborra albisteak