Gizartea -

Zirkulazio istripua

Zumarragako bizilagun bat hil eta beste bat zauritu da Errioxan

Arrubal herrian jazo da zirkulazio istripua. 67 urteko gizon bat ere hil da, hau Arnedoko bizilaguna.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumarragako bizilagun bat hil eta beste bat larri zauritu da Errioxan, Arrubal herrian izandako zirkulazio istripu batean. Halaber, beste gizon bat ere zendu da (hau Arnedoko bizilaguna).

Ezbeharra astearteko 15:45ean jazo da, Errioxako Arrubal herria zeharkatzen duen N-232 errepidean (Logroñotik 25 kilometrora). Ordu horretan, bi autok talka egin dute. 67 urteko errioxarra bertan hil da. Beste autoan zihoazen bi zumarragarrak larri zaurituta eraman dituzte Logroñoko San Pedro Ospitalera.

69 urteko gizonezkoa erietxean hil da, bere zaurien larritasuna tarteko. 64 urteko emakumea larri dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Zumarraga Gaurko azken ordukoa Logroño azken ordukoa