Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Uretan geratu den autobus bateko 20 ume erreskatatu dituzte Kuartangon

Gizartea

Denboralea

Uretan geratu den autobus bateko 20 ume erreskatatu dituzte Kuartangon

agentziak | erredakzioa

2017/01/11

Horrez gain, bigarren mailako errepide bi itxita daude Bizkaian (Bi-735) eta Gipuzkoan (Gi-2120).

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Eskola-autobus batean zihoazen 20 ume eta bi heldu erreskatatu behar izan dituzte gaur Kuartangon (Araban), ibilgailua uretan harrapatuta geratu baita.

Azken orduetan izandako euri-jasen ondorioz, Bayas ibaiak gainezka egin du, eta ur putzu handi bat utzi du A-4356 errepidean (32. km). Izarrako Ikastolara zihoan autobusa uretan harrapatuta geratu da, 09:24 aldera.

Larrialdi zerbitzuak ohartarazita, handik gutxira Gasteizko Suhiltzaileen ibilgailu bat heldu da, eta autobusean zeuden pertsonak atera dituzte. Adingabeak besotan hartu behar izan dituzte, ura metro batera heltzen baitzen.

KUARTANGO SUHILTZAILEAK ERRESKATEA BOMBEROS EUSKADI

Txalupa batean atera dituzte umeak. Argazkia: Bomberos Euskadi

Umeak eta helduak ondo daude, eta beste autobus batean eraman dituzte ikastolara. Harrapatuta geratu den ibilgailua

Ur-putzuak Bizkaian

Bi-735 errepideak, Arrontegirako sarbidea eta Asuako biribilgunearen artean, Bizkaian, zirkulazioa etenda izaten jarraitzen du ur-putzu handi bat dagoelako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Zirkulazioaren etenaldia astearte arratsaldean hasi zen, azken orduetan botatako euri-jasek ur-putzu handi bat egin zutelako, Arrontegirako sarbidearen eta Asuako biribilgunearen artean.

Alabaina, asteazkenean etenaldiak jarraitzen du; hori dela eta, gidariek herriko errepideak hartu behar izan dituzte.

Lur-jausia Gipuzkoan

Gi-2120 errepidea erabat itxi behar izan dute Ataun parean (Gipuzkoa). Euriteen ondorioz, hiru arbola eta lurra jausi da errepidera.

06:30 aldera itxi dute bidea, baina herri-laneko beharginen jardunari esker, 09:15ean errei bat zabaldu ahal izan dute Beasaingo noranzkoan.

 

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena