Publizitatea
X

Irratia zuzenean

2017ko sagardo denboraldiari eman dio hasiera Eneko Atxak

Gizartea

Sagardo denboraldia

'Sagardo dotorearen' denboraldiari eman dio hasiera Eneko Atxak

Agentziak | Erredakzioa

2017/01/11

Sukaldari bizkaitarrak egin du lehen txotxa. Aurten 12,5 milioi litro sagardo ekoitzi dituzte, joan den urtean baino 500.000 litro gutxiago.

1:33
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Abian da sagardoaren denboraldi berria Gipuzkoan. Eneko Atxa sukaldari bizkaitarrak egin du lehen txotxa eta, beraz, bera izan da sagardo berria dastatzen lehenengoa. Aurtengoa sagardoa "dotorea, gorputz handikoa, oso aromatikoa eta edateko erraza" dela azpimarratu dute ekoizleek.

Gipuzkoako sagardotegi denboraldia abiarazteko ekitaldia Astigarragako Zapiain sagardotegian egin dute.

Larrabetzuko Azurmendi jatetxeko sukaldari prestigiodunak (hiru Michelin izar eskuratu ditu), tradizioari jarraituz, "Gure sagardo berria" esanez eman dio hasiera denboraldi berriari.

Aurten 12,5 milioi litro sagardo ekoitzi dituzte, joan den urtean baino 500.000 litro gutxiago.

Gainera, Euskal Sagardoa jatorri izendapena estreinatu dute gaurko txotxean.

Inaugurazioa baino lehen, sagardo ekoizleek agerraldia egin dute Astigarragako Sagardo Etxea museoan, 2016ko uztaren ezaugarrien berri emateko eta sagardoaren kultura sustatzeko

Agerraldi horretan Gipuzkoako hainbat agintari izan dira, besteak beste, Zorione Etxezarraga Astigarragako alkatea; Bittor Oroz Nekazaritza sailburuordea; Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Sustapen Ekonomikoko diputatua; Denis Itxaso Kultura eta Turismo diputatua; eta Jose Angel Goñi Sagardun sagardo ekoizleen elkarteko bozeramailea.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena