Gizartea -

Genero indarkeria

Emakume batek erasoa jasan du Gasteizen

Auzoko batek eman zion abisua Udaltzaingoari, biktimaren negarra eta deitzeko eskaerak entzun eta gero.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek eraso bat jasan zuen asteazken goizaldean Gasteizko San Kristobal kalean, eta bikotekidea atxilotu zuten erasoaren egilea izan zelakoan.

Gasteizko Udalak atzo, asteazkena, ohar baten bidez jakinarazi zuenez, auzoko batek eman zion abisua Udaltzaingoari, biktimaren negarra eta deitzeko eskaerak entzun eta gero.

00:40 inguruan, Udaltzaingoko zenbait agente bertaratu ziren eta etxebizitzaren eskailera-buruan emakumea topatu zuten "oso urduri", negar zotinka, eta eskumuturrean mina zuela. Horrekin batera, bizilagun batzuk ere bazeuden, laguntzera joan zitzaizkionak.

Ustezko erasotzailea (38 urte) etxebizitzaren barruan zegoen, aurpegian eta besoan zauriak zituen, eta arropa urratuta.

Eztabaidaren gaineko datuak jaso eta gero, udaltzainek gizona atxilotu zuten, genero indarkeria delitua egotzita.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Tratu txarrak Araba Gasteiz Gaurko azken ordukoa