Gizartea -

Indarkeria matxista

Adingabe bati sexu erasoa egin diote Durangon

Ertzaintzan jarritako salaketaren arabera, erasoa hilaren 3an egin zuten, Murueta Torre auzunean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adingabe bati sexu erasoa egin zioten hilaren 3an Durangon (Bizkaia), Ertzaintzan jarritako salaketaren arabera.

Udalak azaldu duenez, erasoa Murueta Torre auzunean egin zuten.

Udaleko Berdintasun Batzordeak eta Kontseiluak "gaitzespena" agertu dute, eta emakumeen aurka egindako "edozein indarkeria mota" errefusatu dute, "fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa edo sexuala izan".

Gainera, babesa agertu diete biktimari eta horren senideari, eta Udalaren baliabide guztiak jarri dituzte haien esku.

Udalak elkarretaratzea deitu du gaur iluntzerako, 20:00etan, eta hurrengo ostegunerako, Andra Marin. Gainera, mugimendu feministaren protestetan ere parte hartzeko deia egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Tratu txarrak Espainian Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Durango albisteak Gaurko azken ordukoa