Gizartea -

Indarkeria matxista

Portugaleten ama hil zuen gizona kartzelatzea agindu du epaileak

Nolanahi ere, gizonezkoak bere buruari lesioak egin zizkionez, Basurtuko Ospitalean dute oraingoz, larri.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenean ama hil ei zuen gizonezkoa kartzelatzea agindu du epaileak, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Emakumezkoa 92 urtekoa zen eta Alzheimerra zuen.

Nolanahi ere, gizonezkoak bere buruari lesioak egin zizkionez, Basurtuko Ospitalean dute oraingoz, larri.

Gizona (56 urte) toxikomanoentzako zentro batean izan zen duela urte batzuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Portugalete bideoak