Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Emakume bat hil du ustez bikotekide ohiak Almerian, lepoa moztuta

Guardia Zibilak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du, hiltzailea delakoan. Etxean topatu dute emakumea hilda.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

33 urteko emakume bat hil du ustez bikotekide ohiak Huercal de Almeria (Herria) herrian, lepoa moztuta. Guardia zibilak 31 urteko gizonezkoa atxilotu du, hilketa egotzita. Oraindik ez dute informaziorik erabilitako armari buruz.

Espainiako Gobernuak Andaluzian duen ordezkaritzak argitu duenez, gaur goizean aurkitu dute emakumearen gorpua, bere etxebizitzan. Horrez gain, ustezko erasotzailea joan den abendura arte biktimaren bikotekidea izan zela azaldu dute.

Badirudi, gainera, atxilotutako gizonak aurrekariak zituela beste emakume batzuen aurkako genero-indarkeriagatik. Oraingoan, biktimak ez zuen salaketarik jarri.

Beste bi atxilotu

Bestalde, beste bi emakumezkori eraso egin diete azken 24 orduetan. Lehenengo kasua Carballon jazo da, Coruñan. Gizonezko batek bere bikotekide ohia sastatu du diskoteka batetik irtendakoan.

Bigarren erasoa, ordea, Pontevedran izan da. Gizonezko batek eta bikotekide ohiak bat egin dute taberna batean goizalde partean, eta orduan emakumeari jipoitzen hasi da. Udaltzaingoak atxilotu egin du.

-----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea