Gizartea -

Mendi erreskatea

Onik aurkitu dute Gorbeian galduta zegoen mendizalea

Eguraldi txarrak jaitsiera oztopatu zion mendizaleari eta arazoak izan zituen.

agentziak | erreskatea

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egoera meteorologiko txarrak (elur ekaitza eta metro eta erdiko elur-mailak) asko zaildu dute igande arratsaldetik Gorbeia mendian, Zuia (Araba) inguruan, galduta egon den mendizale bat erreskatatzeko lanak, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Mendizaleak 16:00ak inguruan jakinarazi zuen galduta zegoela. Itxura denez, gailurrera iritsi zen, baina jaisten zegoela galdu egin zen eguraldi txarraren ondorioz.

Ertzaintzako eta Gurutze Gorriko kideez osaturiko larrialdi taldeak lokalizatuta izan zuten une oro mendizalea GPS bidez (Alpify aplikazioaren erabilita). Aitzitik, 22:00ak ingurura arte ezin izan zuten berarengana heldu, muturreko eguraldi txarraren eraginez.

Erreskate taldeko iturriek jakitera eman dutenaren arabera, onik aurkitu dute mendizalea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Euskal mendiak argazkiak Gurutze Gorria albisteak Gizartea bideoak Albisteak Mendiko istripuak Mendi eta trekking albisteak Erreskateak Gorbeia mendian SOS Larrialdiak