Gizartea -

Sutea

Hiru auto kiskali dira Eibarko aparkaleku batean izandako sutean

Goizaldean piztu da sua Miraflores kaleko aparkaleku batean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru auto kiskali dira goizaldean Eibarko aparkaleku publiko batean izandako sutean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Sua zerk eragin duen ikertzen ari dira.

Sua goizaldeko ordu biak aldera piztu da Eibarko Miraflores kaleko aparkaleku publikoan. Bertan aparkatuta zegoen auto batean hasi da, eta garrek haren ondoan aparkatuta zeuden beste bi auto ere harrapatu dituzte.

Suteak laugarren auto bati ere egin dizkio kalteak, Segurtasun Sailaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eibar bideoak Suteak gaur Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea