Gizartea -

Martutene

Hiru etxebizitza jendez hustu dituzte Donostian, luizi baten ondorioz

Barkaiztegi bidea kaleko 27. zenbakiko zortzi bizilagunek hiriburuko hotel batean igaro dute gaua.

Martutene
Martutene
Hiru etxebizitza hustu dituzte Donostian, luizi baten ondorioz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako hiru etxebizitza jendez hustu behar izan dituzte goizaldean, inguruko horma batetik hainbat harri erori ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Azken orduotako euri-jasen ondorioz, 02:30 aldera hainbat harri erori dira Martutene auzoko Barkaiztegi bidea kaleko 27. zenbakian, eta kalteak eragin ditu etxebizitza batean.

Inor zauritu ez bada ere, badaezpada, 27. zenbakiko zortzi bizilagunak etxetik atera dituzte, eta hiriburuko hotel batean igaro dute gaua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Etxebizitza Luiziak gaur