Gizartea -

Pobrezia energetikoa

Gizarte Larrialdietarako Laguntzen dekretua aldatu du Jaurlaritzak

Besteak beste, energia gastuei aurre egiteko laguntza berri bat jasotzen du dekretuak, pobrezia energetikoari aurre egiteko asmoz.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Gizarte Larrialdietarako Laguntzen dekretua aldatu du, pobrezia energetikoak eragindako egoerei aurre egiteko asmoz.

Horrez gain, kontrol neurriak zorroztuko dituzte eta udalek laguntzak ukatzeko ahalmena izango dute, “erabilera okerra izateko arriskua” antzemanez gero.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Legean jasota daude, eta aldizkako laguntzak dira, ohiko edo ezohiko gastuei aurre egiteko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutakoak, bazterketa soziala ekiditeko.

Berrikuntzen artean gastu espezifikoen kontzeptuaren garapena nabarmentzen da, eta kontzeptu espezifiko bat ezarri da bertan energia-gastuetarako. "Ohiko etxebizitza edo bizitokia eduki eta mantendu ahal izateko beharrezko diren gastuak" atalean, kontzeptu espezifiko bat jaso dute energia-gastuetarako, argindarra, gasa edo etxean erabiltzeko beste erregai batzuk ordaindu ahal izateko.

Gainerako gastuei (ur-, estolderia- eta zabor-gastuak, eta ondasun higiezinen gaineko zergak eragindakoak) aurre egiteko laguntzak bere horretan geratu dira.

Etxebizitzarekin lotuta, dekretu berriak beste gastu batzuei aurre egiteko laguntza gehiago aurreikusi ditu, "hala nola, jabeen elkartearen kuota eta etxebizitzaren segurtasunarekin loturiko gastuak, besteak beste, etxeko asegurua edo eraikinaren ikuskapen teknikoa".

Bestalde, etxebizitza erosteko hipotekak eragindako interesak ordaintzeko laguntzak jasotzeko epea 12 hilabetetik bost urtera luzatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE Gizartea bideoak Eguneko albisteak