Gizartea -

Jaiotze-tasa

Bikoiztu egingo dituzte haurrak dituzten familientzako laguntzak, EAEn

Neurri honekin jaiotze-tasa bultzatu eta biztanleriaren zahartzea gelditu nahi du Eusko Jaurlaritzak.

Jaiotze tasa
Jaiotze tasa
Jaiotze tasa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legegintzaldi honetan, Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egingo ditu haurrak izaten dituzten familiei zuzendutako laguntzak, jaiotze-tasa bultzatu eta biztanleriaren zahartzea gelditzeko asmoz. Horrek lan-merkatuan belaunaldien arteko aldaketa egotea erraztu dezakeela ere uste du Jaurlaritzak.

Beatriz Artolazabal Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria sailburuak iragarri du egitasmoa, Legebiltzarrean egin duen agerraldian.

Jaurlaritzak dio ahalegin berezia egingo duela seme-alabak izan nahi dituzten gurasoei laguntzeko, “gutxiengo baliabide ekonomikoak bermatuta”. Ildo horretan,  eszedentziak hartzeko (urtebete arteko haurren kasuan) edo beharrizan bereziak dituzten familientzako (guraso bakarreko familiak, familia ugariak edo urritasunen bat duten seme-alaben kasuan) laguntzak ere emango dituzte.

Alabaina, Artolazabalek aitortu du arazoari konponbidea emateko ezinbestekoa dela “gizarteak pentsaera aldatzea”, benetako kontziliazioa bermatuta eta gurasoek umeen zaintza nahiz etxeko-lanak partekatuta.

Horrez gain, laneko ordutegiak aldatzearen egin du, gurasoek seme-alabekin egoteko denbora gehiago izan dezaten. Aukera hori aztertzeko asmoz, Conbebask patronalarekin eta sindikatuekin bilerak egingo dituela jakinarazi du sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Ekonomia 2024 Dirulaguntzak gaur