Gizartea -

jazoera

Sute batek kutxazain automatiko bat erre du Leioan

Lehendabiziko ikerketen arabera, baliteke sutea nahita eragindakoa izatea.

Kutxazain automatikoa kiskalita. Argazkia: Iker Salgado
Kutxazain automatikoa kiskalita. Argazkia: Iker Salgado
Kutxazaina erre dute Leioan, itxuraz, nahita

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leioako (Bizkaia) banketxe bateko kutxazain automatiko batek hainbat kalte jaso ditu, itxuraz nahita eragindako sute baten ondorioz.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, jazoera 03:00ak aldera gertatu da, Sabino Arana kalean.

Udaltzaingoaren patruila bat bertaratu da, eta udaltzainak su-itzalgailu batekin saiatu dira garrak amatatzen. Dena dela, azkenean suhiltzaileek esku hartu behar izan dute sua itzaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Suteak bideoak Gizartea bideoak Leioa albisteak Albisteak