Gizartea -

Osasuna

Hamaika pertsona hil dira Euskadin gripearen epidemia hasi denetik

Urteko bigarren astean 100.000 biztanleko 390,5 kasu izan dira. Gripeak gorakada txikia izan du aurreko astearekin alderatuta.

Artxiboko argazkia: EiTB
Gripea Euskadin
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamaika pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) gripearen aurtengo epidemia hasi denetik, eta gripeak gorakada txikia izan du urtarrileko bigarren astean aurreko astearekin alderatuta.

Osakidetzak jakinarazi duenez, gripearen ondorioz ospitaleratutako pertsonetatik beste bost pertsona hil ziren urtarrileko bigarren astean, eta, beraz, dagoeneko hamaika dira hildakoak. Bestalde, guztiak ere arrisku taldeetakoak eta 64 urtetik gorakoak ziren, eta ia erdiek ez zuten txertoa hartuta.

Baieztatutako gripearen ondorioz ospitaleratu dituzten pertsonei dagokienez, ospitaleratutako 29 kasu larri egon dira 2017ko bigarren astean. Sasoia hasi denetik, 129 pertsona ospitaleratu dituzte egoera larrian gripeagatik, eta, batez beste, 72 urteko adina dute.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, 2017ko bigarren astean 100.000 biztanleko 390,5 kasu izan ziren aurreko astean baino gehiago, urteko lehen astean 341,6 kasu izan baitziren.

Bestalde, gripearekin loturiko kontsultek nabarmen egin dute gora Osakidetzako lehen mailako arreta zentroetan. Urtarrileko bigarren astean, 8.988 kontsulta egon ziren, eta 4.803 izan ziren urteko lehen astean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Gizartea Albisteak Osasun albisteak gaur Txertoak Gripea azken ordukoa