Gizartea -

Berastegin

Gipuzkoako errepideetan aurkako noranzkoan gidatzeagatik atxilotu dute

Atxilotuak iraulita utzi du bere ibilgailua A-15 errepidean, eta positibo eman du bai alkoholaren proban, bai drogarenean.

Atxilotuaren ibilgailua iraulita geratu da A-15 errepidean. Argazkia: Foruzaingoa
Atxilotuaren ibilgailua iraulita geratu da A-15 errepidean. Argazkia: Foruzaingoa
Atxilotuaren ibilgailua iraulita geratu da A-15 errepidean. Argazkia: Foruzaingoa

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

32 urte gizonezko bat atxilotu dute Berastegin, auto batekin Gipuzkoako hiru errepidetan kontrako noranzkoan gidatzeagatik, mozkor eta drogen eraginpean zegoela, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ostiral goizaldean, 04:25ean, Ertzaintzak abisu bat jaso du. Horren arabera, ibilgailu bat kontrako noranzkoan zihoan GI-11 errepidean, Belartza parean (Donostia).

Patruila bat hura geldiarazten saiatu da N-1 errepidean, Andoain parean, baina gidariak patruila saihestu eta aurrera jarraitu du A-15 errepiderantz.

04:40 inguru zirenean, Ertzaintzak iraulita eta hutsik zegoen ibilgailu bat aurkitu du A-15 errepidean, Berastegin, hau da, hasiera batean ikusi duten lekutik 20 kilometrora.

Ondoren, 06:20 aldera, Ertzaintzak A-15eko bazterbidetik oinez zihoan gizonezko bat topatu dute, Gorozmendi tuneletik gertu. Istripua izan duen autoaren jabea zen.

Agenteek alkoholemia proba egin diote, eta 0,69 eta 0,68 miligramoko alkohol tasa eman du arnastutako aire litro bakoitzeko (0,25 miligramokoa da baimendutako gehienezko tasa). Ondoren, drogen proban ere positibo eman du. Horrenbestez, atxilotu du egin dute, bide segurtasunaren kontrako delitua egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Ertzaintza Gipuzkoa Gizartea albisteak Andoain argazkiak Gaurko azken orduko albistea