Gizartea -

Erreskatea hondartzan

Gizon batek emakume bat eta haren txakurra erreskatatu ditu Getxon

Zerbitzuz kanpo zegoen suhiltzaile batek atera zituen uretatik, Arrigunaga hondartzan.

Argazkia: @DescubreGetxo
Argazkia: @DescubreGetxo

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zerbitzuz kanpo zegoen suhiltzaile batek emakume bat eta haren txakurra erreskatatu zituen atzo Getxoko Arrigunaga hondartzan, EiTBk jakin ahal izan duenez.

Erreskatea 12:00ak aldera gertatu zen. Antza denez, emakumea bere txakurraren bila sartu zen uretara, baina korronteak itsaso barrurantz eraman zituen biak.

Emakumea eta txakurra ur ertzetik 50-60 metrora zeudenean abiatu zen haien bila gizonezkoa, uretatik atera ezinik zeudela ikusi ondoren.

Minutu batzuk behar izan zituzten hondartzara iristeko, baina, azkenean, onik daude guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal herriko hondartzak mapa Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Arrigunaga hondartza aisiarako aukerak Animaliak azken ordukoa Suhiltzaileak albisteak