Gizartea -

Sutea Villabonan

Villabonako suteko kaltetuek egunak beharko dituzte etxera itzultzeko

Suak ez du egitura kaltetu, baina eraikineko instalazio elektrikoa konpondu eta sarbideak atondu behar dira.

Argazkia: EiTB
Villabonako bizilagunak ez dira etxera itzuliko momentuz

1:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreko astean Villabonan etxetik atera behar izan zituzten hemezortzi familiak ez dira gutxienez astebetean beren etxeetara itzuliko; izan ere, eraikineko instalazio elektrikoa konpondu eta kedarrak zikindutako sarbideak garbitu behar dira.

18 familia etxetik atera zituzten ostegunean, Pilotari kaleko etxebizitza batean piztutako sute baten ondorioz. Antza denez, manta elektriko batek eragin zuen sutea. Gainera, lau pertsona ospitaleratu behar izan zituzten kea arnasteagatik.

Udaleko iturriek azaldu dutenez, instalazio elektrikoa kaltetuta zegoela antzeman zuten ostiralean eraikinaren azterketa egin zuten udal teknikariek. Hori dela eta, instalazio elektrikoa konpondu arte ez dira etxera itzuliko. Gainera, eraikineko eskaileratan kedar asko zegoela eta lurra irristakorra zegoela antzeman zuen.

Udalak nabarmendu du keak etxebizitza batzuk kaltetu ez baditu ere, sarbidea ona ez denez, litekeena dela gutxienez astebetez etxetik kanpo egon behar izatea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Suteak Gizartea bideoak Villabona Gaurko azken orduko albistea